XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur haraino ailegatzen gara eta haraino eta gure akatsik haundiena mundialak ginela pentsatzea izan zen.

Jo. -Denen gainetik pasako ginela mundua lortuko genuela eta azkenean ikusi da zer lortu dugun. Hildako mordoa laga dugu bidean eta horixe irabazi dugu. Gure etorkizuna izugarria zela, lantegiko borrokak eta asanbladak eta autoorganizazioa eta... jende hori non da?

Jende hori hor egongo da baina bere erara. Hori planteatzen jakin behar zen bolada hartan. Agian inork ez zuen garbi edukiko baina ez genuen jakin gauzak planteatzen. Borroka armatuan sartu ginen borondate osoarekin, baina zertarako? Ezertarako ez.

Arb.-Gurekin hasi zirenek, gaur egun ikusten dut irteera oso pertsonalak hartu dituztela, Denen kontra ziotenek, zer egin dute? Irteera pertsonala bilatu.

Besteak, berriz, partzializatu egin dute bere borroka, adibidez, euskararen aldeko borrokan sartu dira buru belarri, baina, azkenean taktikoak izan dira, hots, guretzako tranpa haundiena izan dena, praktikan, norberak muga bat jarri eta horretara joan da.

Egoera pertsonala hobetzera batzuk, kontradizio gutxirekin, beste batzuk ekologia mundura eta abar, hau da, partzializatu egin dira. Ez da beraz, borroka guk planteatzen genuen modura, alegia, osotasunean eta gizarteko arlo guztietan aurka egin eta. Hau da, denen kontra hori arriskutsua da, zeren eta azkenean ez baita inon indarrik egiten. Eta horretaz gu konturatu gara.

Azken finean, organizazio bezala oso garesti atera zaigu, oso garesti ordaindu dugu. Gaur egun ikusten duguna zera da: ETAk frogatu duela nola funtzionatu behar den. Zergatik? Antolakuntza bat zegoelako errepresio guzti hori jasateko.

Hori gureganatu behar dugun kritika bat da. Dena dela, galdera bat sortzen da: guk lortu nahi duguna bide horretatik lor daiteke? Galdera hori pisutsua da, norberak bere modura erantzun beharko dio.

G.-Beno, beste galderarik ez daukat, soilik, argitu nahi nuke, gaur egun ezertan ez duzuela sinesten aipatu duzuen hori.

Jo.-Arazoa ez da sinestea edo ez sinestea, baizik eta gaur ez zenukeela praktika hori eramango baieztatzea. Modu horretan ez zenukeela jokatuko. Gaur egun salto horiek egin ordez gauza txikiagoetatik hasiko zinatekeela. Agian, balio duena lau lagunen artean erabakitako gauza bat egitea dela.